MICROSOFT-EN
SOFTWARE-LIZENTZIAREN BALDINTZAK
MICROSOFT
WINDOWS PC HEALTH CHECK
ESTATU
BATUETAN BIZI BAZARA EDO ZURE ENPRESAREN EGOITZA NAGUSIA ESTATU BATUETAN
BADAGO, IRAKURRI JARRAIAN DUZUN "ARBITRAJE LOTESLEA ETA AUZI KOLEKTIBOAREN
EZEZPENA" SEKZIOA. GATAZKAK EBAZTEKO MODUAN DU ERAGINA.
Lizentziaren
baldintza hauek Microsoft Corporation-en (edo haren filialak) eta zure arteko
hitzarmena osatzen dute. Gainera, baldintza horiek lehen aipatutako softwareari
eta Microsoft-en edozein zerbitzuri edo zerbitzu-eguneratzeri dagozkio (salbu
eta zerbitzu edo eguneratze horiek baldintza gehigarri edo berriak baldin
badituzte; horrela bada, beste baldintza horiek aplikatuko dira, eta ez dituzte
aurrez eguneratutako zerbitzuei edo softwareari dagozkien Microsoft-en edo zure
eskubideak aldatuko). LIZENTZIA-BALDINTZAK BETETZEN BADITUZU, BEHEAN AGERI
DIREN ESKUBIDEAK IZANGO DITUZU. SOFTWAREA ERABILITA, BALDINTZA HAUEK ONARTZEN
DITUZU.
1.
INSTALATZEKO ETA ERABILTZEKO ESKUBIDEAK.
a)
Orokorra.
Softwarearen nahi adina kopia instalatu eta erabil ditzakezu.
b)
Hirugarrenen osagaiak. Softwarearekin batera datorren ThirdPartyNotices fitxategi(et)an
azaldutakoaren arabera, bereizitako lege-oharrak dituzten edo beste hitzarmen
batzuen arabera araututa dauden hirugarrenen osagaiak eduki ditzake softwareak.
a) Datuen bilketa. Softwareak zuri eta softwarea
erabiltzeko duzun moduari buruzko informazioa bil dezake, Microsoft-i
bidaltzeko. Microsoft-ek zerbitzuak hornitzeko eta bere produktu eta zerbitzuak
hobetzeko erabil ditzake datuok. Zenbaitetan uko egin ahal izango diozu aukera
horri, baina ez beti, produktuen dokumentazioan deskribatu bezala.
Softwarearen zenbait eginbidek, gainera, zure aplikazioak darabiltzaten
erabiltzaileen datuak biltzeko aukera eman diezazukete. Zure aplikazioetan
datuen bilketa gaitzeko eginbideak erabiltzen badituzu, aplikatzekoa den
legeria bete beharko duzu, besteak beste, zure aplikazioen erabiltzaileei behar
bezala jakinaraziz. Datuen bilketari eta erabilerari buruz gehiago jakin nahi
baduzu, laguntzako dokumentazioa eta pribatutasun-adierazpena irakur ditzakezu,
hemen: https://aka.ms/privacy. Softwarea erabilita, jardunbide horiek onartzen dituzu.
b) Informazio pertsonala prozesatzea. Software
honekin lotuta Microsoft informazio pertsonalaren prozesatzaile edo
azpiprozesatzaile den heinean, Microsoft-ek bat egiten du bezero guztientzako
Online Zerbitzuen Baldintzetako datuak babesteari buruzko Erregelamendu
Orokorrarekin, indarrean 2018ko maiatzaren 25etik aurrera (https://docs.microsoft.com/en-us/legal/gdpr).
3.
LIZENTZIAREN IRISMENA. Softwarea erabiltzeko lizentzia ematen da, baina ez da saltzen.
Microsoft-ek beretzat gordetzen ditu gainerako eskubide guztiak. Salbu eta,
aipatutako murrizketak gorabehera, indarrean dauden legeek eskubide gehiago
ematen badizkizute, ezingo dituzu honako hauek egin:
a) ezingo duzu inola ere softwarearen muga
teknikorik saihestu, softwarean aipatzen ez den beste moduan erabiltzeko;
b) softwarearen alderantzizko ingeniaritza
gauzatu, hori deskonpilatu edo desmuntatu, edo inola ere softwarearen
iturburu-kodea atera, salbu eta softwarean egon daitezkeen kode irekiko zenbait
osagairen erabilera arautzen duten hirugarrenen lizentziaren baldintzek hori
egitea onartzen badute;
c) Microsoft-ek edo bere hornitzaileek
softwarean gehitutako jakinarazpenak kendu, ikonotu edo aldatu;
d)
softwarea legez kontra edo
malwarea sortzeko edo hedatzeko erabili; edo
e) softwarea partekatu, argitaratu, banatu edo alokatu, softwarea beste
erabiltzaile batzuei eman eskaintza autonomo gisa edo softwarea edota hitzarmen
hau hirugarrenei eskualdatu.
4.
ESPORTATZEKO MUGAK.
Softwareari aplika dakizkiokeen lege eta araudi nazional zein nazioarteko
guztiak bete behar dituzu; horien barne daude helmugen, azken erabiltzaileen eta
azken erabileraren inguruko murrizketak. Esportazio-murrizketei buruzko
informazio gehiago lortzeko, joan helbide honetara: https://aka.ms/exporting.
5.
LAGUNTZA-ZERBITZUAK.
Hitzarmen honen arabera, Microsoft-ek ez du softwarearen laguntza-zerbitzurik
hornitzeko betebeharrik. Emandako edozein laguntza "bere horretan",
"falta guztiekin" eta bermerik gabe emango da.
6.
EGUNERATZEAK.
Softwareak eguneratzeak bila, deskarga eta instala diezazkizuke noizean behin.
Eguneratze horiek Microsoft-ek edo baimendutako iturburuek soilik hornituko
dituzte. Halaber, baliteke Microsoft-ek zure sistema eguneratu behar izatea,
eguneratzeak eman ahal izateko. Eguneratze automatiko horiek inolako
jakinarazpen gehigarririk gabe jasotzea onartzen duzu. Baliteke eguneratzeek ez
edukitzea edo ez onartzea softwarearen eginbide, zerbitzu edo gailu
periferikorik.
7.
ARBITRAJE
LOTESLEA ETA AUZI KOLEKTIBOAREN EZESPENA. Sekzio hau dagokizu baldin eta Estatu
Batuetan bizi bazara edo zure enpresaren egoitza nagusia Estatu Batuetan
badago. Zure eta Microsoft-en arteko gatazkarik badago, zuk eta
Microsoft-ek onartzen duzue 60 egunetan modu informalean konpontzen saiatuko
zaretela. Ezin baduzue konpondu gatazka hori, zuk eta Microsoft-ek berariaz
onartzen duzue banakako arbitraje loteslea gauzatzea American Arbitration
Association elkartearen aurrean eta Federal Arbitration Act (“FAA”) aktari
jarraikiz, eta uko egiten diozue gatazkak epaileen edo epaimahaien
bidez ebazteari. Horren ordez, arbitro neutral batek hartuko du erabakia. Ez da onartzen auzi eta
arbitraje kolektiborik, fiskalaren ekintza pribatuko auzirik edo bestelako
ekintzarik, non norbaitek ordezkari-ahalmenarekin jarduten duen. Halaber, ez da
onartzen hainbat banako prozedura konbinatzea alderdi guztien baimenik gabe.
Arbitraje-hitzarmen osoak baldintza gehiago zehazten ditu. Helbide honetan
aurkituko duzu: https://aka.ms/arb-agreement-4. Zuk eta
Microsoft-ek baldintza horiek onartzen dituzue.
8.
HITZARMEN OSOA.
Hitzarmenak berak eta Microsoft-ek osagarrietarako, eguneratzeetarako edo
hirugarrenen aplikazioetarako eman ditzakeen bestelako baldintzek osatzen dute
softwarearen hitzarmen osoa.
9.
LEGE APLIKAGARRIA ETA GATAZKAK EBAZTEKO
LEKUAK. Softwarea Estatu Batuetan edo Kanadan erosi
baduzu, bizi zaren edo zure enpresaren egoitza nagusia dagoen estatuko edo
probintziako legeen arabera arautuko dira hitzarmenaren interpretazioa,
hitzarmena urratzeagatik egindako erreklamazioak eta gainerako erreklamazioak
(besteak beste, kontsumitzailea babesteko erreklamazioak, bidegabeko
lehiaketagatik egindako erreklamazioak eta kalteengatik egindako
erreklamazioak), alde batera utzita legeen gatazken printzipioak, salbu eta
FAAk arbitrajearekin lotutako xedapen guztiak arautzen dituenean. Softwarea
beste herrialde batean eskuratu baduzu, tokian tokiko legeen arabera arautuko
da hitzarmenaren interpretazioa, salbu eta FAAk arautzen baditu arbitrajearekin
erlazionatutako ekintza guztiak. Estatu Batuetako jurisdikzio federala baldin
badago, zuk eta Microsoft-ek onartzen duzue King County-ko (Washington, AEB)
auzitegi federalak direla toki eta eskumendun bakarrak gatazkak ebazteko
(arbitrajeak izan ezik). Ez bada jurisdikzio federala aplikatzen, zuk eta
Microsoft-ek onartzen duzue King County-ko (Washington, AEB) Auzitegi Gorena
dela toki eta eskumendun bakarra gatazkak ebazteko (arbitrajeak izan ezik).
10. KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEAK; ALDAKETAK ESKUALDEAREN ARABERA. Hitzarmen honek zenbait lege-eskubide azaltzen ditu. Baliteke
bestelako eskubideak izatea, kontsumitzaile-legeak kasu, zure estatuko,
herrialdeko edo probintziako legeen arabera. Halaber, baliteke softwarea erosi
zenuen aldearekiko eskubideak izatea, Microsoft-ekin duzun erlazioaz harago eta
bereiz. Hitzarmen honek ez ditu eskubide horiek aldatzen, zure estatuko,
probintziako edo herrialdeko legeek hori onartzen ez badute. Adibidez,
softwarea ondoko eskualdeetako batean eskuratu baduzu edo derrigorrezko legeak
badaude, xedapen hauek aplikatuko zaizkizu:
a)
Australia. Legezko
bermeak dituzu Australiako Kontsumitzaileen Legeari jarraiki eta hitzarmen
honetako ezerk ez du eskubide horietan eraginik izateko asmorik.
b)
Kanada. Softwarea Kanadan
erosi baduzu, eguneratzeak jasotzeari utz diezaiokezu eguneratzeen eginbide
automatikoa desaktibatuz. Horretarako, deskonektatu gailua Internetetik
(Internetera berriro konektatzen bazara, eguneratzeak bilatzen eta instalatzen
jarraituko du softwareak) edo desinstalatu softwarea. Gailu edo software zehatz
baterako eguneratzeak desaktibatzeko moduari buruzko informazioa produktuaren
dokumentazioan aurkituko duzu (baldin badago).
c)
Alemania eta Austria.
i. Bermea. Softwarearen lizentzia egokia bada, softwarearekin
batera jasotako Microsoft materialetan azaldu bezala funtzionatuko du
softwareak. Nolanahi ere, Microsoft-ek ez du beste kontratuzko garantiarik
ematen lizentziadun softwareari dagokionez.
ii. Erantzukizunaren
muga. Nahitako jokabidea edo axolagabekeria
larria ematen deneko produktuaren erantzukizun-agirian (Product Liability Act)
oinarritutako erreklamazioetan edota norbait hiltzen edo zauritzen denean,
Microsoft da erantzule, legeari jarraiki.
Aurreko ii.
klausularen harira, Microsoft-i axolagabekeria arina soilik egotziko zaio
kontratuzko betekizun materialak apurtzen baditu. Hala, betekizun horiek
hitzarmen honen funtzionamendu egokia errazten dute, eta horiek urratzeak
hitzarmenaren helburua eta alderdiaren esana nahiz fidagarritasuna ("betebehar
kardinalak") arriskuan jarriko lituzke. Axolagabekeria arina beste kausa
baten ondorio bada, Microsoft ez dira erantzule izango.
11. BERMEAREN EZEZTAPENA. SOFTWAREA “BERE HORRETAN” DAGO BAIMENDUA. HURA
ERABILTZEKO ARRISKUA ZEURE GAIN HARTZEN DUZU. MICROSOFT-EK EZ DU BERARIAZKO
BERMERIK, GARANTIARIK EDO BALDINTZARIK EMATEN. ZURE HERRIALDEAN INDARREAN
DAUDEN LEGEEK ONARTZEN DUTEN NEURRIAN, MICROSOFT-EK KANPOAN UZTEN DITU, BESTEAK
BESTE, MERKATURAGARRI IZATEAREN, XEDE JAKIN BATERAKO EGOKITASUNAREN ETA ARAURIK
EZ URRATZEAREN BERME INPLIZITU GUZTIAK.
Murriztapen
hau honako hauei aplikatzen zaie: (a) softwarearekin, zerbitzuekin,
hirugarrenen Interneteko guneen edukiarekin (kodea barne) edo hirugarrenen
aplikazioekin erlazionatutako edozein edukiri eta (b) hitzarmena hausteagatik
edo bermeak, garantiak edo baldintzak ez betetzeagatik egindako erreklamazioei
edota erantzunbehar hertsia, axolagabekeria edo lege aplikagarriaren araberako
beste edozein erruzko kalte dela kausa egindako erreklamazioei.
Halaber, muga hori
aplikatuko da nahiz eta Microsoft-ek kalteak gerta zitezkeela jakin edo
jakiteko betebeharra izan. Baliteke goiko murrizketa edo baztertzea zure kasuan
ez aplikatzea, gerta daitekeelako zure estatuak, probintziak edo herrialdeak
ezbeharrezko, ondoriozko edo bestelako kalteak kanpo uztea edo mugatzea ez
onartzea.