Microsoft System Center 2012 Configuration Manager produktuaren pribatutasun-adierazpena: gailu mugikorraren eranskina

Pribatutasun-adierazpen hau Microsoft System Center 2012 Configuration Manager produktuaren Pribatutasun-adierazpenarekin batera irakurri behar da. Dokumentu horretako xedapenak aplikatzen dira. Pribatutasun-adierazpen honek Microsoft System Center 2012 Configuration Manager produktuan dagoen gailu mugikorren administrazioarekin lotutako Enterprise harpidetzako eginbideak estaltzen ditu. Jakinarazpen hau harpidetza-eginbidearen maila altuko alderdietan dago oinarrituta eta ez da zerrenda xehea.

Gailu mugikorretarako Enterprise harpidetza

Enterprise harpidetzak zure gailua Microsoft System Center 2012 Configuration Manager zerbitzarian harpidetzea ahalbidetzen du. Zure telefonoa harpidetu ondoren, zure enpresako IT sailak softwarea instala dezake, ezarpenak konfigura ditzake eta zure telefonoan instalatutako softwarearen zerrenda ikus dezake. Zure IT saila ere gai izango da zure gailua fabrikatzailearen balio lehenetsietara berrezartzeko, zure ezarpen pertsonal eta datu guztiak ezabatuz.

Bildutako, prozesatutako eta transmititutako informazioa:

Enterprise harpidetzak zure helbide elektronikoa bidaliko du zure enpresako Microsoft System Center 2012 Configuration Manager zerbitzarira. Enterprise harpidetzak, halaber, enpresa-ziurtagirien aginteko ziurtagiri digital bat instalatuko du. Kontuan izan Microsoft-i ez zaiola informaziorik bidaliko eta hark ez duela informaziorik jasoko.

Aukera/Kontrola:

Zeure aukera da Enterprise harpidetza erabiltzea; harpidetzan zehar, prozesua edozein unetan geldi dezakezu pasahitza sartu eta prozesuarekin aurrera egitea onartu baino lehen. Hori egin ondoren, harpidetuta jarraituko duzu zure gailua fabrikatzailearen balio lehenetsietara berrezarri arte. Zure gailuaren harpidetza bertan behera uzten badu enpresako administratzaileak, baliteke zure gailuaren ezarpen pertsonal eta datu guztiak ezabatzea eta fabrikatzailearen balio lehenetsietara berrezartzea.